Zergatik jarri dugu abian proiektu hau?

Gure bizimodua aldatzen ari da, asko eta azkar aldatzen ere. Beste familia egitura batzuk ditugu orain, beste harreman batzuk bizilagunen artean bezala eta auzotarren artean ere, norberaren askatasun maila handiagoa dugu, eta baita beste autonomia bat ere, nolanahi utzi nahi ez ditugunak. Gainera, bizi ere luzeago egiten gara, eta, jakina, erronka berri eta garrantzitsu asko dakarzkigu horrek guri, gizarte honi.

Beraz, testuinguru horretan, nola antolatu ditzakegu erantzun kolektibo batzuk bizitzaren horren dimentsio oinarrizko, eguneroko eta etengabeko batek, zaintzak, alegia, dakarzkigun erronkei?

Nola zaindu eta babestu bakardadea, isolamendua, gaixotasuna, hauskortasuna edo ahuldadea azaltzen denean?

Zer paper du komunitateak eta komunitarioak errealitate horiek azaltzen direnean adineko pertsonen bizi kalitatea eta bizimodu ona hobetzeko orduan?

LKaleak-en adineko pertsonak dira, komunitateko beste pertsona eta eragile batzuekin batera, arreta eta babes harremanak (ber)eraikitzeko moduko atributuak identifikatu eta lankidetza tresna eta sare batzuk asmatu eta prestatzen dituztenak, osatzen duten komunitatearekiko loturari eusteko eta batez ere gizarte eta harreman aldetik diren beharrak betetzeko bidea ematen dieten tresnak eta sareak, adineko pertsona horien eguneroko bizimoduan igartzeko modukoak izan daitezen gero haiek.

Lortu nahi duguna da eredu errealista eta erabilgarri bat eraikitzeko moduko elementuak zehaztea, gure kulturarekin eta idiosinkrasiarekin bat egiten duena eta, aldi berean, praktika eta pentsamoldeen aldaketa eta eraldaketa eragiten dituena, komunitarioa denarekin lotuta, praktika eta mentalitate horiek adostasun handiagoa izateko desberdina den beste errealitate batekin, desberdina izanda ere, jarraitzen baitu loturak eta harremanak kudeatzeko beharra planteatzen, eskubideen esparru komun batean, baina, baita ere, betebeharren esparru komun batean.

Ezin dugu ahaztu jende guztiak duela, oro har, ohiko ingurunean zahartzeko eta zaindua izateko nahia eta borondatea —instituzionalizaziorik gabe, ahal den neurrian— eta horrek ingurune komunitarioan jarraitzeko aukera ematen duten sistemak antolatzea eskatzen du. Ildo horretatik, garrantzitsua da ulertzea funtsezko elementua dela lotura komunitarioak eraikitzea edo berreraikitzea eta zaintzaren ardurak nola banatu kolektiboki pentsatzea, hala adineko pertsonen, nola haiek bizi diren komunitateko kideen bizi kalitaterako. Hauskortasuna bizitzak berekin duen izate bat dela, eta zaintzak gure bizitzetako funtsezko, eguneroko eta etengabeko alderdi bat direla geure egitea ere badakar benetako komunitatea eraikitzeak, bai eta denok, gure bizitzaren une guztietan, etengabe zaintzak jasotzen eta ematen ditugun izakiak garela onartzea ere.Horregatik, printzipio batzuk zehazten saiatzen gara, XXI. mendeko gizarte honetan erabakigarriak izango direnak bizialdia luzatzearen inguruan izango ditugun erronkei erantzun ahal izateko, bereziki hauskortasunari babesa, zaintza eta arreta ematearen ingurukoei.

Partekatu