Oraingo mundualdi honetan zahartzea: komunitatea, zaintzak, zaurgarritasunak

Urriaren 2an

LKaleak Elkarrizketak. Arantxa Urretabizkaia (idazlea) eta Mikel Alonso (futbolaria)

19:00etan, Kutxa Kultur Klubean Tabakaleran

Antolatzaileak: LKaleak, Kutxa Kultur Gelekin elkarlanean

Nola heltzen diegu geroz eta gizarte zaharrago batek jartzen dizkigun erronkei? Horixe izango da komunitatearen, zaurgarritasunaren eta zaintzaren inguruan izango den elkarrizketaren abiapuntua.

 

Urriaren 4an

Giza Liburutegia. Iñaki Murua: nire esperientzia Lkaleak-en

11:30etik 13:30era, Ubiken, Tabakaleran

Antolatzaileak: Plus 55 eta UBIK Sorkuntza Liburutegia

Txokoberriko lehendakari Iñaki Murua liburu bat da, liburu ireki bat. Oraingoan, LKaleak-en partaidetza prozesuak harentzat eta haien jubilatu-elkartearentzat zer esan nahi izan duen azalduko digu.

 

Urriaren 10ean

Zine Foruma: “Maitasuna”, Michael Hanekerena

19:30ean, Egiako Kultur Etxean

Antolatzaileak: Egia Bizirik auzo-elkartea eta Egiako Kultur Etxea Filma bikain eta hunkigarria, Atzerriko pelikularik onenaren Oscar saria irabazi zuena 2012an.

 

Urriaren 11n

Rosa Barbáren erakusketa: bisita-lantegia

11:00etatik 12:30era, Tabakaleran

Antolatzaileak: Tabakaleraren Bitartekaritza Programa, Dandairekin elkarlanean

Rosa Barba ikus-entzunezkoetako artistaren lana oinarritzat hartu eta harreman batzuk sortuko ditugu emakume zientzialari, zinemagile eta zigarrogileen artean. Izen-emateak: info@lkaleak.eus

 

Urriaren 15etik azaroaren 12ra

Elkartasun Aleak

Egiako pasabidean

Antolatzailea: Kutxa Fundazioa

Gipuzkoa Solidarioa sarea osatzen duten 185 elkarteek egiten duten lanaren erakusketa.

 

Urriaren 16an

Auzoko istorioak ehuntzen

17:30etik 18:30era, Bakearen Ama Birjina zaharren egoitzan (Egia kalea, 21)

Antolatzaileak: Bakearen Ama Birjina, Elkarrekin koop eta Nagusilanekin elkarlanean

Egia kalearen gainaldetik, auzoaren inguruko historiak, pasioak eta esperientziak partekatuko ditugu. Lehengo eta oraingo kontuak, adineko pertsonen bizipenen bidez kontatuak. Izen-emateak: info@lkaleak.eus

 

Urriaren 20ean

Emakume Martetarren Ipuinak (Plus 55 Narratzaileak)

11:30ean, Emaus Social Factoryn (Mundaiz, 6)

Antolatzaileak: Plus 55, Emaus Fundazioarekin elkarlanean

Martetar batzuk iritsiko dira Egiara, eta etorkizuneko-edo kontu batzuk ekarriko dizkigute.

 

Urriaren 23an

Ubik Sorkuntza Liburutegia: bisita-lantegia

11:00etan UBIK-en

Antolatzailea: Ubik Sorkuntza Liburutegia

Zer da Ubik? Zatoz Tabakalerako Sorkuntza Liburutegira, probatu eta ikusi nola lagundu dezakeen toki horrek komunitatea sortzen. Izen-emateak: info@lkaleak.eus

 

Urriaren 27an

Egia, bestela: Gogoetak auzoan izaten diren aldaketak norbanakoek jokatzen dugun paperaren inguruan

11:30ean, Plaza Haundin (Martin Santos plaza)

Antolatzaileak: LKaleak eta Txokoberri

Komunitatea, zaintzak, auzoaren zahartzea, … eta horrelako bestelako gaiak lantzeko Egiako auzolo bizilagunen arteko topaketa . Zer rola jokatzen dugu hauetan? Zer rola jokatu nahi dugu etorkizunean? Izen-emateak: info@lkaleak.eus

 

Urriaren 29an

Auzotar Handiak

11:30etatik 13:00etara, Nestor Basterretxea plazan

Antolatzaileak: Adinkide – Adinekoen Lagunak, Emaus Social Factoryrekin elkarlanean

Bi egongela moldatuko ditugu, gogoeta egiteko auzoan bizi den adineko pertsona askok egunero-egunero duen errealitateaz.

 

Urriaren 30ean

MatiaZaleak

19:00etan, Orona Fundazioan (Jauregi bidea z.g., Hernani)

Antolatzailea: Matia Fundazioa

Matia Fundazioaren MatiaZaleak bolondresen urteko topaketa da hau eta edizio honetan familia, langile eta bolondresen eremutik testigantzak jasoz zaintzaileen

 

Azaroaren 8an

KIMUAKen 20. Urteurrena

19:00etan, TBKko zine-aretoan

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Euskadiko Filmategiak euskal film labur batzuk aurkeztuko ditu, zahartzearen, bakardadearen eta zaurgarritasunaren ingurukoak, Kimuak-ek aukeratuak azkeneko urte hauetan. Hauspo soinua (Inaz Fernández, 2000), Lepokoa (Safy Nebbou, 2003), El tiempo prestado (David González Rudíez, 2008), Amona Putz! (Telmo Esnal, 2009), Él nunca lo haría (Anartz Zuazua, 2009), La primera vez (Borja Cobeaga, 2001), 5 recuerdos (Alejandra Márquez y Oriana Alcaine, 2009).

 

Partekatu