Oinak, zertarako nahi ditut…

…Elkartzeko eta momentu atseginak partekatzeko komunitate bat izanda.

Gaurkoan, hegoei buruz hitz egin nahi dizuegu. Baina ez edozein hegori buruz, baizik eta pentsamenduz, emozioez eta kolorez egindako hego batzuei buruz. Hego hauen sorrera auzo oso baten eta hiriaren zati baten partaidetza lortu duen adineko pertsonen talde baten eskutik iritsi da.

Ekimen honen aitzindariak Egiatarra Jubilatuen Elkarteko emakume artistak izan ziren, Naiara Palacios zuzendari izanda, duela zenbait hilabete jada aipatu genuen FOCUS proiektuaren esparruan. Baina… Nondik sortu zen hego erraldoiak eraikitzeko ideia?

Dena hasi zen taldeak Frida Kalhoren inguruan burututako erakusketa batekin. Horren ondoren eta Frida Kalhoren esaldirik ezagunenetako bati jarraituta –“Oinak, zertarako nahi ditut hegoak baditut hegan egiteko?” norbaitek proposatu zuen guztion artean hego batzuk eraikitzea. Ideia, pixkanaka, artisten artean zabalduz joan zen eta, elkarrekin, proiektuari forma ematen hasi ziren. Taldearen interesa gehien piztu zuen alderdietako bat izan zen hego hauen eraikuntzan pertsona ugariren partaidetza lortzeko aukera. Hala ere, oraindik ere ez zuten ezagutzen lortzeko zorian zeuden horren garrantzia.

Lumak sortzeko Egitarran zeuden eta inork irakurtzen ez zituen brikolaje liburu batzuetatik ateratako orriak erabiltzea erabaki zen. Honela, erabilera berria eman zieten eta orri horiek guztiak lumak egiteko txantiloi bihurtu ziren. Hasiera batean, asteartero biltzen ziren, baina, pixkanaka, Egia auzoko pertsona eta erakunde gehiago sartu zituzten tartean (aurrerago aipatuko ditugu) lumak etxean sor zitzaten edo haiekin batera lumak moztera hurbil zitezen.

Ez zioten sormenari inolako mugarik jarri: luma bakoitzean esaldiak idazteko aukera zuten, edo luma kolore eta margo desberdinekin margotzeko, erliebedun edo erlieberik gabeko materialak itsasteko, etab. Luma bakoitzak bere nortasuna, istorioa eta zirrara jakina ditu. Estilo eta pertsona aniztasun hau dela eta izan da horren berezia hego hauen eraikuntza.

Eraikuntza prozesu osoa benetan hunkigarria izan da eta prozesu honekin agerian utzi da arteak eta sormenak auzoko pertsona anitzak batzeko gaitasuna dutela amets/ekintza erkide baten eraikuntzarako, 78 eta 90 urte bitarteko emakume talde baten zuzendaritzapean.

 

Eta orain zer?

Momentu honetan, hegoak Egitarran daude (Mandasko Dukearen pasealekua 48, behe pisua) ikusi nahi dituenarentzat. Hala ere, prozesuan parte hartu zuen 80 urteko Carmenek esan bezala: “Aizu, baina hego hauek hemendik atera beharko ditugu jendeak ikus ditzan eta jakin dezaten adinekoak zer egiteko gai garen, ezta?”.

Esana eta egina. Irailaren 12tik aurrera eta Porrontxo jaiekin bat etorrita, hegoak Tejeria kaleko Garraxi Tabernan ipiniko dira. Handik ikusiko zaituztegu?

Hegoen argazkia

Eskerrak parte hartu zuten pertsona guztiei:

Zoragarria izan zen proiektuan pertsona askok parte hartu nahi zutela ikustea. Esaterako, Estherrek, Egiatarrako ile-apaintzaileak, ile-apaindegian instalatu zuen lumak moztu eta biltzeko puntu bat. Begoñak gauza bera egin zuen kafetegian eta, berehala, ekimena zabalduz joan zen memoria taldeetara, Goizaldiak zerbitzura, sevillana taldera, Aspeonce-ra eta, oro har, Egiatarran sartzen ziren eta lumak mozten eta margotzen ari zirela ikusten zuten pertsona guztiengana iritsi arte. Dena den, gauza ez zen hor amaitu. Proiektu hau, oso laster, Egiatarrako ateetatik haratago joan zen eta auzoko pertsona eta saltokietara iritsi zen.

Tabakalera berriz ere aliatu bikaina izan zen, Ubik liburutegiaren bitartez, eta, era berean, lumak sortzeko ekimenarekin bat egin zuten, bitan pentsatu gabe: Hezkuntza  departamentuak, Terzi kafetegiak, Arizmendik eta Madamarrek. Hirikilabs laborategiak bere instalazioak eta materialak laga zituen lumak itsasteko oinarria sortzeko eta, bestalde, UBIK liburutegiko eta bitartekaritza departamentuko hainbat pertsona hegoen muntaketa egunean laguntzera hurbildu ziren.

Hainbat saltokik –hala nola Calzados González, Mercería Kontxi, Valencia eta Mendiaraz farmaziak– proiektua ezagutu bezain laster bat egin zuten ekimenarekin eta beste hainbat erakundek ere parte hartu nahi izan zuten: Galerna co-working esparrua, “Ongietorri Eskolara” eta “En Bizi sin Edad (CWA)” elkarteak, Dandai emakumeen elkartea, Afagi, Caritas, ONDOKO komunitate antzerkigintza taldea, Plus55 musika taldea, Ttanttakun irratia, Txokoberri Jubilatuen Elkartea, Emaús Gizarte Fundazioa, Ortzadar eskola, Kultura Etxea eta haren liburutegia. Gazteenek ere parte hartu zuten Egiako Haurtxoko eta Gazteleku elkarteetatik. Halaber, Donostia Lagunkoia planaren sustapenarekin, proiektu honekin bat egin zuten udaleko hainbat departamentuk: Alkatetza, Partaidetza, Proiektuak eta obrak, Gizarte Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Osasunaren Sustapena.

Partekatu