LKaleak proiektuari buruz hitz egin dugu Iñaki Muruarekin (Txokoberri)

LKaleak proiektua martxan jarri zenetik inplikatu den pertsonetako bat da Iñaki. Egiako Txokoberri zahar-etxeko Batzordeko presidente gisa, auzoko bizitza komunitarioan funtsezko rola betetzen du. Txokoberrin edo bere «bigarren etxean», berak batzuetan deitzen dion bezala, bazkariak, karta-txapelketak eta txangoak antolatzen ditu, besteak beste… bazkide batzuei ilea moztu ere egiten die. Iñakiren bereizgarria beti laguntzeko prest egotea da.

Heldua zela euskara ikasi zuen eta euskaraz aritzea asko gustatzen zaio. 80 urterekin bere burua etengabeko ikasletzat du, Lkaleak prozesuan berari entzutea izugarri gustatzen zaigu, berarekin beti ikasten bait dugu. Jarraian, duela aste batzuk izan genuen elkarrizketa interesgarri bateko zati batzuk utziko dizkizuegu.

Barrura bideoa!

Partekatu