Lehenengo zenbait ikasketa konpartitzen

Azkeneko aste hauetan, komunitateko eragile batzuekin egiten ari garen lana egiten segitu eta ekinaren 14an izango den ko-sorkutza saioa prestatzen ere aritu gara Egian. Horrez gainera, ikasitakoak kontrastatzeko bidea ere izan dugu. Batetik, maiatzaren 30ean Donostia Lagunkoiaren Talde Eragilearekin izan genituen lan-gune batzuetan; eta, bestetik, Saiaz, Plasma eta Adinkide proiektuekin izan genituen beste batzuetan, ekainaren 4an Deustuko Unibertsitateak antolatutakoetan, Foru Aldundiaren ‘Etorkizuna eraikiz’ programako ‘Bizilagun’ proiektuen barruan. 

Hona hemen bi lan-gune horietan erabili ditugun gogoetak: 

-Zaurgarritasuna gertutik bakarrik ikusten da, eta gertutik bakarrik eratu daitezke konfiantza lotura eta harreman batzuk, babesa eta zaintza onartzeko modukoak.

-Laguntzeko eta babesa emateko borondatea badago, baina beldurra dugu zaintza-harreman horietan preso sentituko ote garen. Horrelakorik ez izateko, ona litzateke muga batzuk jartzeko bidea izatea.

-Zaurgarritasun egoerak pasatzen ari diren pertsonek aldarrikatzen duten gauza bat da berek hartu ahal izatea erabakiak, eta ‘zure esanetara nago’ edo antzeko jarrera izatea babesa emateko garaian. Alegia, haien autonomia errespetatzea aldarrikatzen dute, eta ez dute jarrera paternalistarik edo poterezkoak onahrtzen,  zaintza-harremanetan batzuetan izaten direla-eta horrelakoak. Izan ere, esaten dute zaintza ez dela erabat maleziarik gabea. Pertsona bakoitzak erabaki behar du nola, noiz eta zergatik.

Elementu kulturalek pisu handia dute. Asko kostatzen zaigu geuron ahultasuna aitortu eta onartzea; eta, horrelakoren bat dugunean, zaintza etxean bertan konpondu behar dela pentsatzen dugu. Batzuetan familiak berak ez du babesik nahi izaten, eta, zenbaitetan, uko ere egiten dio; ez dela familiakoa zaintzeko gauza izango esaten ote dioten iruditzen zaio eta. Funtsezkoa da pertsona bakoitzak gure errealitatearen inguruan eraikitzen ditugun bizipenak, pertzepzioak eta narratibak aintzakotzat hartzea, eta norberaren narratiba horiek bildu eta beste batzuenekin lotzea, narratiba kolektibo batzuk eraikitzeko zer den posible eta zer ez kontatzeko. Komunitate batean nagusi den kultura eta narratiba jakiteak lagundu egiten du erantzun egokiagoak eta eraldatzaileagoak sortzen. 

-Gertutasuna eta lan komunitarioa funtsezko estrategiak dira: pertsonak, elkarteak, eragileak eta zerbitzuak eguneroko bizitzako gune eta tokiak partekatzen dituzte.  Elkar ezagutu eta onartu ere egiten dute, eta lankidetza dinamika eta sare batzuk sustatu eta antolatzen dituzte, eta haien komunitateko bizi kalitatea hobetzen. Erronka konplexuak dauzkagu, eta baita aukera batzuk ere erronka horiekin batera, eta, hori dela, derrigor behar ditugu lan komunitarioa sustatu eta aurrera eramateko moduko baliabide batzuk.

Partekatu