LKaleak Club de lectura senior

“L” Lagunak. Gogoetak Rubenekin eta Laurarekin, senior irakurketa klubari buruz

Ruben, Egiako Kultur Etxeko liburuzain sutsua, eta Laura, Plus 55 ikastaroen antolatzaile nekaezina, proiektu eder bati buruz mintzatu zaizkigu. Hain zuzen, LKaleak liburutegian izan ondoren sortu zen proiektu hori:  literatur saio berezi batzuk, liburutegian topagune gehiago sortu dituztenak.

_____

Irakurketan pentsatzen dugunean, eta irakurtzeko ekintzaz ari garenean, hauxe datorkigu, lehenik, burura: besaulki bat, kafe bat, pastazko betaurrekoak eta isiltasuna, isiltasun handia. Mmm, hori aukera bat da. Baina badira irakurtzeko beste modu batzuk ere. Adibidez, taldean irakur daiteke. Eta ez monjeek jangelan egiten duten bezala, non batek irakurri eta besteek entzun egiten baitute. Irakur daiteke txandaka, eta eszena bizienak edo dramatikoenak komentatu, edo pasaiari lotutako pasadizo pertsonalak kontatu. Hori dena zuzenean, mahai baten inguruan, kafe bat hartuz (hautazkoa), konpainia onenean. Behar bezalako gizarte egintza bat da hori. Bada, gogoeta horixe ekarri zuen gauza hutsal batek, nola baita liburutegira joatea. Eta orain arte orbita paraleloetan egon diren hiru munduk –LKalea, +55 eta Egia Liburutegia– bat egitearen ondorioz, txinparta bat piztu zen eta txinparta horrek dena aldatu zuen.

Bada, txinparta hori supazter eder eta atsegin bihurtu dute Egiako liburutegiko senior irakurketa errazeko klubeko kideek. Astez aste, irakurketa errazteko diseinatutako edizio zainduez hornituta, besteak beste, Oliver Twist txikiaren zorigaiztoko abenturak ezagutu ditugu, eta malkoren bat edo beste ere atera zaigu harekin. Eta Ulisesek etxera itzultzeko dituen arazoak ere ezagutu ditugu. Horri esker, izugarri handitu zaizkigu Greziako geografiaz eta panteoiaz genuen ezagutzea. Baina, batez ere, taldeko kideon bizipenak eta esperientziak ezagutu eta partekatu ditugu. Horiek barre eragin, harridura piztu, eta gure buru-bihotzak zabalarazi dizkigute.

Eta eskupeko gisa, telebistari lapurtu dizkiogun ordu horiek. Eska al daiteke gehiago? Eska daiteke gehiago. Hasi dardarka, orain bai baita lotsarik gabe Dickens, Homero eta Shakespeare aipa ditzakeen pertsona bat baino gehiago. Gutako zenbat gara horretarako gai?

Oharra: Talde ausart horrek mehatxu egin du, berriz ere itzuliko ote den. Liburu gehiago. Irakurle gehiago. Abentura gehiago. Egia liburutegian. Coming soon.

Ruben eta Laura.

Partekatu