“L” lagunak. Gogoeta Jokin Urkolarekin (Caritaseko langilea)

Artikulu hau modu batera zein bestera LKaleak ekimenean parte hartu duten pertsonek egindako gogoetetako bat da.

Nor da Jokin Urkola?

Jokin Urkolak Caritaseko Nazioarteko Lankidetzan lan egiten du. Jokinek atsegin du auzoan jardutea, batez ere, ongintzako proiekturen bat babesteko bada (egunen batean topo egiten baduzue, galdeiozue bere ongintzako paellari eta pintxoei buruz). Gauza guztien gainetik defendatzen du aurreiritziak ezabatzea eta helburu komunak bilatzea, harmonia eta elkar ulertze handiagoz bizi ahal izateko.

_____________________

Uste dut LKaleaken gakoetako bat Egia auzoko gizarte ehuna osatzen dugun hainbat pertsona biltzea izan dela, norbera bere esparrutik; hala nola kultura, bizilagun elkartea, emakumeen elkartea, jai batzordea, saltokiak eta botikak, Caritas (parrokiak) eta adineko gizon-emakumeak.

Nire ustez, LKaleak elkargune bat izan da, laborategi bat, elkarrengana hurbildu, elkarri entzun eta errespetatzeko moduak bilatzea eragin diguna enpatiazko begirada batekin; besteak beste, hamarkadetan zehar gatazka armatu batengatik bizi izan dugun gizarte haustura guztiak sendatzen saiatuz, eta haren ostean etapa berri bati ekinez, errelatutik eta memoriatik abiatuz bizitzeko eta elkarbizitza izan ahal izateko.

Baina oraindik lan asko dago egiteko auzoan. Izan ere, askotariko jendea elkarren desberdintasunak errespetatuz elkarrekin biziko den Egia bat nahi dugu; auzo gizatiarrago, solidarioago, hurbilekoago eta pertsona guztientzat, bereizketarik gabe, irekiago bat nahi dugu. Uste dut LKaleak ekimenak auzo begirunetsu eta lagunkoiago hori eraikitzen hasten lagundu duela.

Jokin Urkola

Partekatu