Dandai LKaleak

“L” lagunak. Gogoeta Concharekin (Dandai Emakumeen Elkartea)

Artikulu hau modu batera zein bestera LKaleak ekimenean parte hartu duten pertsonek egindako gogoetetako bat da.

Nor da Concha?

Concha Dandai Emakumeen Taldeko partaidea da; Conchak LKaleak prozesuan parte hartze aktiboa izan du hasieratik, bere kide Pilarrekin, Karmelerekin eta Antxonirekin batera. Dandaik 50 urtetik gora daramatza Egia auzoan lanean, eta 200 bazkidetik gora ditu, emakumeen eta gizonen eskubideen berdintasuna defendatzeko eta elkarri laguntzeko lankidetza solidarioko sare hau osatuz.

_________________________________

Lehen aldiz LKaleaken berri izan genuenean, proiektu pozgarri bezain ezinezkoa zela iruditu zitzaigun. Dena den, tartean sartu ginenean eta hilabeteak pasatu ahala, pertzepzio hori guztiz aldatu zitzaigun. Zalantzarik gabe, LKaleak proiektua gai da gure auzoan aldaketak eragiteko.

Dandain jarrera interesdun eta aktiboa dugu gure auzoari buruz, eta batez ere, bertako bizilagunentzat eragin soziala duten kontuei buruz. Hori dela eta, LKaleak oso aukera egokia iruditu zaigu, eta partaide izan nahi dugu.

Harritu gaituzten gauzen artean, Egiako bizilagunek duten parte hartze handia nabarmenduko nuke, auzoa toki adeitsuago bilakatzeko oso ekarpen interesgarriak eginez, eta beste proiektu batzuen artean, gure adineko pertsonei merezi duten tokia utziz. Beren betiko etxeetan bizitzen jarraitzen eta babestuta sentitzen laguntzen zaie, dela gizarte entitateen aldetik, dela komunitatearen beraren aldetik.

Gure ikuspegitik, bizilagunak sustraitzea ezinbestekoa da gure etorkizuneko planteamendu guztiak burutzeko, eta LKaleakek ildo horretan lan egiten du zuzenean.

Concha.

Partekatu