Keinu txikiak adineko pertsona ahulenen bizi-kalitatea hobetzeko

LKaleak Donostia Lagunkoiak garatutako proiektua da Egiako adineko pertsonen artean, betiere komunitatearen barne, laguntasunean oinarritutako sareak nola ehundu identifikatzeko. Ehun horiek bizilagunak elkartu behar dituzte bakardadea saihestu, zainketa erraztu eta ahultasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

Azken urtean, 70 pertsonak baino gehiagok lanean jarraitzeko aukera emango digun ikaskuntza prozesu batean parte hartu dugu modu ezberdinean.

Ikaskuntza horietako batzuek ahultasun egoeran bizi diren pertsona helduen bizi kalitatea hobetzen lagundu dezakete, eta guztiok egin ditzakegu egunerokoan.

Keinu txikiek asko laguntzen dute

Agurrak duen garrantzia. Agurra edota irribarrea bezalako keinu arruntek bakardadean ez sentitzen lagundu diezaiekete pertsona helduei. Horrela, bada, inguratzen duten pertsonekiko gertuago sentituko dira.

Gelditu zaitez zure bizilagunarekin topo egitean. Gelditu zaitez bi minutu eta galdetu iezaiozu zer moduz dagoen. Begietara begira izandako elkarrizketak, nahiz eta laburrak izan, maitatuago, babestuago eta bere auzoaren parte izaten lagun diezaioke.

Guneak partekatzeko beharra. Pertsona helduekin topo egin, elkar ezagutu eta gozatu dezakegun momentuak eta tokiak partekatzea konplizitatea eta konfiantza eragiten ditu auzo bereko parte sentitzeko. Plazak eta merkataritza adibide argia dira.

Balora itzazu nolakoak diren kontuan hartuta. Ez itzazu soilik izan direnarengatik baloratu. Oraina eta etorkizuna ere badira. Zahartzaroan partekatzeko beharrezkoak diren bizipenak eta ezagutza pilatzen dira, baliagarriak sentitu daitezen, eta gizarte gisa, zaindu beharko genituzkeenak.

Zuk ere bizitza erraztu diezaiekezu. Beharbada, zailtasunak sortzen dizkieten eguneroko zereginekin lagundu diezaiekezu, erosketak etxera igotzen, adibidez. Galdetu iezaiezu nola lagundu dezakezun. Ziur, zuk uste baino askoz ere errazagoa dela.

 

Partekatu