Focus, espazioa eta harremanen dinamikak eraldatzen dituzten praktika artistikoak

Focus proiektu parte hartzaile eta anitzaren helburua Egitarra Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitza berrituaren espazioan eta dinamiketan eragitea da.

Egiatarra elkartearen egoitza zaharberritzeak gunea bertan elkarbizitzen dutenentzat etxe berri bat sortzeko moduak aztertu, hausnartu eta irudikatzeko aukera berria ekarri du. 

Gunea etxe bihurtzeko azterketa horrek eman zion, hain zuzen ere, izena proiektuari: Focus, zeinak latinez “etxea” sua prestatzeko gune gisa adierazten duen, hau da, sutondoa. Etxea bero gabe ez baita etxe. Eta horren inguruan doa, hain zuzen, proiektua: berotasuna sortzeaz. Giza berotasuna.

Horretarako, Egiatarra erabiltzen duten pertsonak dira tokia bera ulertzen laguntzen eta euren komunitatearen barruko testuingurua ezagutzen diguten dinamikak diseinatzeko prozesuaren protagonistak, non entzuteko eta esku hartzeko guneak sortzen diren.

Proiektuaren lehenengo hilabeteetan zirraraz betetako eta asmo handiko proiektu partekatu batean parte har zezaten artista talde bat sendotzen jardun zen. Ondorioz, Maite, Iñaki, Conchi, Puri, Ascen, Feli, Paula, Pilar, Asunción, Trini eta Maria Pilar asteartero elkartzen hasi ziren, hainbat arte praktikaren bitartez, mugak hautsi eta elkarri hobeto ezagutzeko. Saio horietan ezagutu zuten collagea eta “Nik inoiz ez dut egin…” jokoan oinarritutako introspekzioko jolasera jolastu zuten. Oso interesgarria izan zen taldekide bakoitzak egiteke zituen gauza guztiak hautematea, eta saio oso bat erabili zen barruan geratu zitzaizkien arantzak ateratzeko.

Urtarriletik aurrera, proiektuak aurrera pauso bat eman zuen eta esku hartzeei ekin zitzaien Egiatarran.

Horretarako, eta papera eta errotulagailuak baliatuz eta Begoñaren laguntzarekin, tabernaria, gure artistek mahaiak “hutsunez” bete zituzten kide bakoitzak Egiatarran egin zitekeen hobekuntzaren bat adierazteko.

Gehien errepikatu ziren eskaeretako bat bingoa izan zen. Bingoan oinarrituta, komunitatea sortu eta sareak ehuntzen laguntzeko dinamika sortzeko abiapuntua izan zen hori. Hortaz, “lerroa” kantatzen zen bakoitzean, norberaren informazio pertsonala ere eman behar zen, beste guztiek hobeto ezagutu ahal izateko.

Natalia Palacios izan da proiektu honen buruan, eta hark adierazi zuenez:

“Artea edo praktika artistikoak tresna aparta dira halako ezaugarriak dituzten proiektuak lantzeko. Artearen bitartez ezagutzen ez dugunari, kontrolpean ez dugunari, inguruan gure confort zonatik ateratzen gaituenari edo enbarazu egiten digunari zuzentzen diogu begirada. Erosotasun horretatik irten eta guk betetzen dugun lekuan bereziki egin daitezkeen hobekuntzak ilusioz aztertzea da proiektu honetan gure helburuetako bat.

Ederra da ikustea “Gudari Girls” direlakoen, gure artista talde berezi honi jarri diogun izena, partaideen arteko harremanak gero eta estuagoak direla ikustea”.

Jarraian, Gudari Girls direlakoen esku hartzeen emaitza batzuk aurkituko dituzue.

 

 

 

 

Partekatu