Donostia Lagunkoia - Tabakalera

Dei berezi-berezi halako batzuk

Urrian telefono misteriotsu batzuk agertu ziren Egia auzoko hainbat tokitan. Kale, plaza, saltoki, liburutegi, kulturgune edo egoitzak izan dira halakoak zenbait orduz edo egun batzuetan aurkitu ahal izan diren aldeetako batzuk.

Telefono zenbakiekin batera, telefonoa hartu eta zenbaki bat markatzeko mezua aurki zitekeen. Hariaren beste aldean, oso pertsona berezia agertzen zen beti. Han ziren Conchi, Josu, Iñaki, Pilar, Isabel, Izaskun, Unai eta Ana María.

LKaleak ekimenean parte hartu duten pertsonek, beren testigantzen bidez, telefonoak hartu dituzten 800 pertsonari baino gehiagori egunero dituzten arazoetara azaldu dizkiete. LKaleak eta azken urte honetan atera ditugun ikaskuntzak ezagutarazteko modu intimo eta desberdin bat.

 

Emaitzek nabarmen gainditu dituzte LKaleak prozesuan parte hartzen dugun pertsonen itxaropenak: 800 dei baino gehiago egin, 11 ordu testigantzak entzun, eta erantzungailu automatikoan ehunka mezu grabatu zituzten telefonoa erabilitako zutenek. Baina, gainera, ekimen horrek konplizitateak indartzen lagundu digu, bai eta ekintza hori arrakastatsua izaten giltzarri izan diren pertsona, kolektibo eta erakundeekin beste batzuk sortzeko ere.

Conchi, Josu, Iñaki, Pilar, Isabel, Izaskun, Unai, Ana Maria eta egunero LKaleak lantzen dugunok eskerrak eman nahi dizkizuegu telefonoa hartu duzuenoi, denbora apur bat erabili duzuelako gure testigantzak entzun eta mezuak eta hausnarketak guri opari egiteko, gure auzoa denok hobeto bizitzeko lekua egiteko eginkizunean aurrera egiten hain lagungarri direlako. Bai eta Ttan Ttakun trratiari ere, gure ahotsak grabatzen lagundu eta zirraraz betetako erantzungailu automatiko bihurtzeagatik. Eta, jakina, telefono horiek auzoko txoko guztietara iristen lagundu nahi izan duten guztiei: Oreka supermerkatuari, Endika harategiari, Ogi Berri-ri, Valentzia farmaziari, Egiako Kultur Etxeari, Egiako Anbulatorioari, Tabakalerako Ubik sormen liburutegiari eta Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuguneari. Hainbeste pertsonaren parte hartzerik eta ilusiorik gabe, ezinezkoa izango zen. Eskerrik asko.

Partekatu